ZIBERSEGURTASUNARI BURUZ 13. KONEKTA CAFÉ-A OSPATUA

Azaroaren 22an, topaketa berri bat ospatu genuen, Zibersegurtasunari buruz, Ziur Gipuzkoako zibersegurtasun zentroaren eskutik.

Topaketa networking jarduera dibertigarri batekin hasi genuen, non joko desberdinak egiten joan ginen (begiak itxita ibili, beste bi pertsonekin lerro zuzen bat egin, lerroaren erdian egon, aldaketa zorrotzen bat egin badut nire bizitzan aurrera egin) 4 pertsona berriekin konektatzea ahalbidetu zigutenak, nire beldurrak, beharrak, asmoak eta ilusioak islatzen zituzten bitartean.

Micro irekirako denbora ere izan genuen, non nahi duenak step batera igo eta ikusleen gainerakoei minutu batean aurkezten da eta eskaera haundia izan zuen.

Gero 4 hitzaldi txiki oso interesgarriak entzun genituen, Ziur-eko Carlos Abad (Zibersegurtasun kontzeptuak), MU-eko Jesús Lizarraga (Erasoen kasu errealak), Tecnalia-ko Gorka Mikel Echeverria (Smart Grid-a Zibersekurizatzen, pentesting”) eta CEIT-eko Javier Añorga (IoT ingurune industrialeko teknologia impaktua) eskutik.

Zerbait hartzeko break-aren ondoren 4 lan-taldetan banatu ginen: “Pribatutasuna, nortasun digitala eta datu pertsonalak”, “Zerbitzu berriak, prozedurak eta ecommerce Interneten”, “Automatizatutako konektatutako enpresa eta pertsonen prestakuntza digitala” eta “Konektatutako produktuak”.
Talde bakoitzean izotzaldia urtzeko joko pare baten ondoren, momentu batzuetan oso bizia izan zen eztabaida hasi zen eta parte-hartzaileekin partekatutako ondorio interesgarriak bildu ziren.

Ondoren, zibersegurtasunari buruzko 4 startups aurkeztu genituen: Counter Craft (David Barroso), Lumio (Eduardo Kaibide), Enigmedia (Gerard Vidal) eta ITS (Miguel Angel Andrés).

Eta Sergio de Miguel-en (Coaching&Clownching) “Beldurrez ezin da bizi” bakarrizketarekin konexio egun dibertigarri eta emankorrari amaiera eman genion.

 

 

 

 

 

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.